ANTZEZLANAK

Francoren bilobari gutuna

Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain & Dejabu

http://www.franco.eus/

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala. Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

Ele! Lorca-Lauaxeta

Lauaxeta eta Lorca bi idazle, poeta ikoniko dira bere kulturetan. Bi figura handi hauei heriotza modu berean etorri zitzaien, biak urte beteko aldean fusilatuak izan ziren diktaduraren hastapenetan. Biak gazte, biak beren bizitzaren udaberrian. Biak hil ziren askatasunaren borrokan. Bata Andaluziako lurretan jaio zen poeta errepublikarra izan zen, bestea euskal lurrean jaiotako poeta abertzalea.

Bi muturretako ertzak badirudite ere, inork gutxi daki bien bizitza gurutzatu egin zela. Obra honek bi poeten lanaren hariaren gidaritzapean, hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiliko ditu hain desberdinak dirudigun kulturek eta herriek nola poesiaren eta artearen bidez bizitzaren balore sakonetan bat egin dezakegun adierazteko. Memoria historikoaren ur sakonetan barrena, aniztasunaz eta artearen giza-baloreetaz ariko da, bi poeta hoiek iraganetik orainera ekarriaz.

Euskal Herrian gatazka urtetan bizi izan dugun gizarte banaketa kulturala argia emango dion bi poeta handi hauen besarkada izango da.

Gure bide galduak

Dejabu Panpin laborategia

Franco hil ondorengo lehen urteetan kokatua, baserri girotik –Zubietatik– hirira –Errenteriara– Magisteritza ikasketak egitera doan neska baten gogoetak ditu ardatz antzezlanak.

Amantalen ahotsa

Amantala elkartea

Euskal Herri osoko emakumeek 1936ko gerra eta gerra osteari buruz egindako kontaketak dira ikuskizunaren ardatza, emakumezko bertsolari, kantari, aktore, dantzari eta musikari ezagunen saioekin batera. Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritza artistikopean egindako lana da.

1937, Gogoaren bidezidorretatik

Kukai / Ttanttaka

1937.urteko maiatzaren 7an Euskal Herriko milaka haurrek erbestera ihes egin behar izan zuten. Beren familietatik urrun, benetako bakardadea eta tristura zer den gertutik ezagutu zuten.

Beroki gorria

PATXI ZUBIZARRETA - YOLANDA MOSQUERA - PELLO RAMIREZ - MADDI OIHENART - IMANOL ELIZASU&ZARIATXO -SAHATSA RAMIREZ

Haur errefuxiatuei buruzko ipuina ikuskizun bilakatu dute. Iraganeko eta egungo gerretako galtzaile nagusiak haurrak dira. Hori erakutsi digute historiak eta albisteek. 1936ko gerrari buruzko ipuin batetik abiatuz, ikuskizuna sortu dute mota guztietako errefuxiatuen egoeraren inguruan kontzientzia sortzeko.

Amatxik dixit

GOITIBERA KONPAINIA

Bere amatxiren istorio batetik abiatuz Saioa Iribarrenek idatzi eta zuzendutako Amatxik Dixit antzezlana dakar Goitibera Konpainiak. Antzezpena memoria historikoko pieza bat dela azaldu dute Iribarrenek eta Ander Basaldua Goitibera konpainiako kideek, «ukitu komikoa daukan melodrama» .