DOKUMENTALAK ETA ERREPORTAJEAK

> Hezurren memoria

Hamaika Telebista

Memoria historikoaren inguruko erreportaje bilduma.

https://hamaika.eus/saioa/hezurren-memoria

> Debekatuta dago oroitzea

Argia

1937 eta 1944 urte bitartean faxistek Saturraran hondartzako (Mutriku) bainuetxea emakume-kartzela bihurtu zuten. Espainiako toki guztietatik ekarritako lau mila errepulikar emakume baino gehiago izan zituzten giltzapean, haietatik 108 hil ziren (bere 48 seme-alabekin batera) gartzela kudeatzen zuten mojek eragindako tratu txarren ondorioz. Gaixotasunak, gosea, torturak, zigorrak, sexu erasoak eta seme-alaben lapurketa besteak beste: galtzaileak menperatzeko lazturaren adibidea.

> Alava Sarea, emakume espioi ikusezinak

EITB

Historiak ahantzi dituen emakumeek izandako balorea eta kuraia ardatz duen kontakizun honek espioitza, militantzia politikoa eta elkartasuna tartekatzen ditu.

Euskal Herriko lurraldeetan gerra zibila bukatu zenean, preso zeuden gudariei laguntzeko bide bezala jaio zena, azkenean, isilpean, klandestinitatean, aritu zen sare bihurtu zen, hainbat ekintza garrantzitsu gauzatu zituen sarea.

Sare honek ez zituen soilik presoak eta horien senideak artatu, atxiloketak eragotzi eta frankismoak jazarritakoei mugaz bestaldera pasatzen lagundu; izan ere, erbestean zeuden euskal erresistentziako buruzagiei ere lagundu zien.

> "Martxoaren 3ko kasuan, egiaren aitortza eta zigorgabetasunaren amaiera nahi ditugu"

Argia

1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen egindako sarraskia Arabako herritarren oroimen kolektiboan iltzatuta geratu da. 42 urte geroago, justiziaren aldeko aldarriak bizirik jarraitzen du. Martxoak 3 elkarteak, egia eta biktimentzako aitortza eskatzeaz gain, arduradunen zigorgabetasuna salatu du. Horretarako, Argentinan, Servini epailearen bitartez, bide judizialari ekin dio eta Bruselan europarlamentariekin biltzeko aukera izan du. Gasteiztarren oroimen kolektiboa markatu duen gertaeraren inguruan hitz egiteko, Nerea Martinezekin egon gara, 1976ko martxoaren 3an hildako Pedro Martinez Ocioren ilobarekin.

> Azazeta, 80 años de olvido

Hala Bedi

El 26 de abril de 2017 se cumplirán 80 años del bombardeo de Gernika, un símbolo dramático que ha dado a conocer Euskal Herria internacionalmente. Pero antes de que las bombas cayeran sobre Gernika, el puerto de Azazeta también fue testigo mudo de otra matanza: la noche del 31 de Marzo de 1937 un escuadrón de la muerte compuesto por falangistas, requetés y guardias civiles se presentó en la prisión vitoriana de la calle La Paz con una lista elaborada por las autoridades franquistas locales. Sacaron de sus celdas a 16 presos políticos, se los llevaron en dos camiones al Puerto de Azazeta, donde fueron asesinados y enterrados en fosas comunes.

> Botilen hilerria, tratu txarren lekukoa

Argia

Hezurren Memoria sailaren baitan egin du Hamaika Telebistak "Botilen hilerriari" buruzko erreportaje hau. San Cristobal gotorlekua erietxe bihurtu zuten birikeriak jota zeuden preso antifrankistentzat eta bertako baldintza txarrek heriotza ekarri zien ehunka presori. Horietako batzuk Botilen hilerrian izan ziren lurperatuak.

> Memoria historikoa

UR HANDITAN - ETB1

Madariagak Espainiako gerra zibilak utzitako gerra krimenak ekarriko ditu gogora. Horretarako, garai hartako hainbat testigantza lortu ditu. PARTAIDEAK: Gurutze Telleria, Mari Jose Azkarate, Joxe Angel Munduate, Pepi Berasategi eta Josefina Lamberto.

> Saturrarango kartzela

Argia

Gerraren eta bereziki espetxeen gaia lantzeko asmoz egindako bideoa, baita emakumeen egoeraz hausnartzeko ere Mutriku eta Ondarroa artean frankismoan izan zen Saturrarango kartzelan oinarrituta.

> Trabajadoriak

Kattinttiki MEMORIA HISTORIKOAREN ELKARTEA

Espainiako 1936ko altxamenduak 1939an garaipena lortu zuen. Preso ugari sartu zituzten kontzentrazio eremuetan eta kartzeletan. Hauetako asko “Batallon de trabajadores” delakoetara bidali zituzten haien zigorrak betetzeko.

Errepublikaren alde borrokatu ziren preso gehienak esklabo bihurtu ziren. Francok zigorrak eta heriotz mehatxuak erabili zituen eta gatibu lan merkearen bitartez, berak eragindako hondamendiak konpondu, armadak behar zituen azpiegiturak eraiki eta enpresari konplizeen beharrak asetzeko.


> Euskal memoria

EUSKAL MEMORIA

Oroimen historikoari buruzko lan bat da "Euskal Memoria"; 2009an Euskal Memoria Fundazioak egin zuen. Zuzendaritza eta Gidoia: Euskal Memoria Fundazioa. Muntaia eta ekoizpena: Helena Sala Batrià eta Laia Alsina Garrido. Elkarrizketak: Iñaki Egaña, Floren Aoiz, Koldo León, Felipe Berasategi, Periko Solabarria, Tasio Erkizia, Jon Fano, Marta de los Hoyos, Andoni Txasko, Belén Aguilar, Koro Saldise, Mikel Iribarren eta Ainhoa González.

> Ama, nora goaz?

EITB

Gerra Zibilaren garaian Gipuzkoatik kanporatu zituzten emakumeen istorioa. Errepublikaren alde frentean borrokan ari ziren gizonen emazteak ziren, abertzaleak eta errepublikazaleak.

> Amaren izenean

Argia

1937tik 1944ra bitartean Saturraraneko balnearioan emakumeen kartzela izan zen, bertan, 4.000 emakume izan ziren preso. 4.000 horietatik, 56 ume eta 116 emakume zendu ziren, tartean Margaritaren ama. Magarita Garcia kartzelan izan zela ez du gogoratzen, baina bere ama hil arte hor egon zen. Baina, zer gertatu zen Martina Iglesiasekin? Txostenek esaten duen bezala hil zen, edo fusilatu egin zuten?


Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko 3.kurtsoko ikasleek eginiko dokumentala.

> Mugarik gabeko euskara - Egia, aitortza eta erreparazioa

Argia

Euskaraz bizi nahi izateagatik euskaldunok mendetan zehar pairatutako jazarpena salatu du Euskal Herrian Euskarazek. Egia, Aitortza eta Erreparazioa eskatu dute euskaldunentzat. Euskarak jasandako zapalkuntzen historia gogora ekarri, eta hortik abiatuta, euskararen normalizazio prozesua diseinatzea aldarrikatu dute EHEko kideek. Aldarrikapen hori plazaratzeko, manifestu bat idatzi dute, eta jendaurrean aurkeztu dute Donostian, martxoaren 29an, Eureka Zientzia Museoan.

> Euskadi 50. hamarkada. Zenbat aldatu garen!

Pausokak eta ETBk ekoiztuta.

Pertsona anonimoen testigantzak oinarri hartuta, 1950eko hamarkadako bizitza nolakoa izan zen azaldu nahi du dokumentalak.

> Atzoko enborrak, gaurko ezpalak

Argia

Franskismotik gaur egunera arteko bilakaerari buruzko lan da, hainbat emakumeren testigantzetan oinarrituta: Rufina Olasagasti, Pilar Antsoategi, Garbiñe Biurrun, Ino Galparsoro, Nekane Auzmendi eta Merche Agundez.

> Gerrako umeen bilobak

Eusko Ikaskuntza

1936-1937 urteetan beren familiengandik banandu eta Sobietar Batasuna, Belgika, Erresuma Batua edo Frantziara eraman zituzten euskal haur batzuen lekukotza jasotzen da. Gainera, hauen seme-alaba, iloba eta biloben lekukotzekin ere osatu eta kontrastea egin eta hauek familian beren nagusien esperientziak nola adierazi edo isildu diren azaltzen dute, bai eta esperientziatik ikasi dutena ere. 50 minutu inguruan, Gerrako umeen bilobak lanak hamalau pertsonaren lekukotzak eskaintzen ditu, historia hartako protagonista izan zirenak eta beren oinordekoenak.

> Oroimenaren bideak

Memoria historikoa eta frankismoaren biktimak protagonista dituen film dokumentala. Marisa Paredes, Marcos Ana, María Casares, Francisco Etxeberria, Natividad Rodrigo, Jorge Semprún, Emilio Silva edota German Jauregui ageri dira lan honetan, baita lan honen zuzendari José Luis Peñafuerte.

> Isiltzen ez den isiltasuna

Kattinttiki MEMORIA HISTORIKOAREN ELKARTEA

Oiartzuarren lekukotasunak jasotzeaz gain, Euskal Herrian ikus-entzuneko formatuan estreinekoz bildu den gertaera bat erakusten digu erreportaia honek: 1936ko gerran fusilatutako bost gizakiren gorpuzkinak zituen hobi komun baten bilatze eta hobitik ateratzeko prozesua zuzen-zuzenean.

> Gladys del Estal hil zuen guardia zibila saritu egin zuten

Argia

Gladys Del Estal ekologista jaialdi baketsu batean hil zuen agentea, 18 hilabeteko kartzelara zigortu zuen Iruñeko Lurralde Auzitegiak 1981eko abenduan. Hortik gutxira jaso zuen domina, oraindik zigorra bete gabe zuela.

> 1970. El Juicio de Burgos

CRÓNICA

En el primer proceso contra ETA, un tribunal militar pide seis penas de muerte y 752 años de cárcel para 16 dirigentes de la organización, en el llamado “Juicio de Burgos”. La falta de garantías procesales para los encausados ha provocado numerosas protestas contra el franquismo fuera de España; la presión internacional sobre el régimen, pidiendo la anulación de las penas de muerte, es grande por lo que las condenas a muerte impuestas a seis de los encausados no se llegaron a ejecutar, y fueron conmutadas por penas de reclusión. Un cúmulo de hechos hizo que el proceso, inicialmente concebido para a asestar un duro golpe a ETA, finalmente se convirtiera en una estocada para el Régimen.

> 1973: Operación Ogro

CRÓNICA

En este documental se abordará el atentado de ETA contra el presidente del Gobierno; Luis Carrero Blanco, así como el proceso contra un grupo de dirigentes del sindicato CC.OO. (algunos de ellos vascos) y el secuestro del empresario Huarte en Pamplona.

> Gorpuzkinen deshobiratzea, Oiartzun

freemake.com

2017ko abuztuaren 27an, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta memoria historikoa berreskuratzeko asmoarekin lanean diharduen Oiartzungo Kattin Ttiki taldeak 36ko gerran fusilatutako lau lagunen gorpuak gordetzen zituen hobia aurkitu zuten.

VIDEO-2018-06-29-07-23-20.mp4

> Arrasate 1936, emakumea, gerra eta errepresioa

Bigarren Errepublikaren etorkizun justuago baten ametsa, gerraren gau iluna eta ondorengo diktadura bizi, sentitu eta pairatu zuten emakumeen ahotan, jasan behar izan zuten izuaren gordina ikusarazten digute. Euren bizipenak borrokaz mintzo dira eta orain garenaren zati bat, euren indarrarengandik eta kemenarengandik jaio zela demostratzen dute. Historia idatziak jaso ez arren, emakumezkoak izan dira urte goibel hauetako protagonista nagusiak. Sufritu dute, baina jardun dute, sortu dute eta aurrera egiten jakin dute. Dokumental honek emakumeek jasandako ahanztura eta isileko istorioak aireratu nahi ditu.

(Trailerra)

> Jainkoak ez dit barkatzen

GastiBeltza

Milaka arma erosi zituen euskal antifaxistentzat. Bere bizia arriskatuz, ehunka pertsonarena salbatu zuen. Franco hil zuen, ia. Lezo Urreiztietak bere bizitza harrigarria kontatzen digu, hil eta 40 urtera.

(Trailerra)

> Apaiz kartzela

Frankismoak espetxeratutako apaizak omentzen dituen dokumentala. Frankismoaren azken urteetan Zamoran egon zen apaiz kartzelari buruz Oier Arantzabalek, David Pallaresek eta Ritxi Lizartzak egin duten lana.

>Beloaga, memoriaren behatokia

Beloaga Memoriaren Behatokia ikus-entzunezkoak Oiartzungo Arkale mendian dagoen Beloaga gazteluaren historia kontatzen du.

>Corazones rojos

1936ko kolpe militarraren ondorioz Tuteran jasandako errepresioari buruzko dokumentala da. (Bihotz gorriak)

>Anti

1921eko negua. Frantziaren alde lau urtez fronteetan borrokatu ondotik, soldadu joandako herritarrak Baxenafarroako Bizkarsoro herrixkara itzuli dira. Juduaren izar horia, agotaren belarria bezala, eskolan euskaraz mintzo diren haurrak, ANTI izeneko ziri mutur batekin seinalatuak dira.

>Nire eguneroko maitea

2011ko urria. Hiru emazte belaunaldi familia-maitasun loturak atxikitzera entseatzen dira, Euskal Herriko gatazka armatuaren bukaera gogorra izanagatik ere. Gertakariek Amaia, 6 urteko neskatoa, gainditzen dute eta bere istorioa berriz asmatzen du, berreraikitze konpultsibo eta inozentearekin.

>Andoaingo haurrak erbestean

Gerra zibilaren ondorioz erbesteratutako Andoaingo haurren bizipena jasotzen du dokumental honek. Frantzia eta Sobiet Batasunera joandako zenbait andoaindarren lekukotza bildu eta gerraren infernutik haur horiek esku zabalez babestu nahi izan zituztenen elkartasuna azpimarratu nahi da.

When the Spanish Civil War broke out 80 years ago, many people fled their homes for safety, including nearly 4,000 children evacuated to England. Parallels have been drawn with the plight of unaccompanied young Syrian refugees - but how did the Spaniards cope with having to leave their war-torn homeland?